Pentsa ezazu nola aldatu den goitik behera gure bizitza azken 10 urteetan. Benetan, pentsa ezazu.
Orain dela 10 urte ez zegoen ez WhatsApp, ez Uber, ez Airbnb ezta Instagramik ere. Azken 10 urteetan internetek erabat aldatu du irakurtzeko, bidaiatzeko, musika entzun eta erosteko, telebista ikusteko, jendearekin harremanetan jartzeko, informazioa eskuratzeko, entretenitzeko, ligatzeko edo kontsumitzeko gure modua. Irauli egin du ere komunikazio komertziala, markak baloratzeko eta haiei buruzko iritzi bat osatzeko gure modua, haiekin eta haien mezuekin erlazionatzekoa.
Publizitate agentzia ohia.
Gaur egun ezin diogu kreatibitate deitu euskarri klasikoetan formatuak betetzeari.
Gaur egun ezin diogu kreatibitate deitu euskarri klasikoetan formatuak betetzeari. Ezin dugu hitz egin out of the box pentsatzeaz, dagoeneko ez dagoelako kaxarik, eta balio duen Gran Prix bakarra publikoaren saria da, markaren adierazgarritasuna, like-ak, engagement-a, lead-ak.
Komunikazioaren sektorean eremu ezezagun bati egin behar diogu aurre, eta aldaketarako motorra izatearen erabakimenez egin behar dugu hori. Agentziek gehienek oraindik urratu ez duten bide berri bati ekitea. Badakigu arriskuak eta beldurrak badaudela. Beldur zorionekoa! Horretarako, egin dugun lehen gauza gure aurreiritziak alde batera uztea izan da. Automatismoez ahaztea, inertziak apurtzea. Ideiez hitz egitetik proiektu estrategikoak sortzera igarotzea, gizarteari entzutera, datuen analisian eta social knowledge-ean oinarritutako proiektuak gauzatzera, gure bezeroen negozioa handitzen laguntzera.
Bai, errazagoa zen soilik claim-ez, spot-ez edo grafikoez hitz egiten zenean. Teknologiak, APIek, UI-UX-a, adimen artifizialak, datak edo programatikak agentzietan aulkirik ere ez zutenean. Bai, gauzak asko aldatu dira azken 30 urteetan, hasi ginenetik, eta orain une zoragarri bat bizi dugula sentitzen dugu. Ezaguna duguna gainditu eta gure bezeroei etorkizunerako bidaia honetan laguntzeko unea.
Partnerrak
- Alameda
- Adam Foods
- Arzak
- Donostiako Udala
- Basque Culinary Center
- Calatrava
- c de c
- DATA-KA
- Gipuzkoako Foru Aldundia
- DYA
- Eika
- EITB
- El Carrascal
- Eroski
- Euskaltel
- Garbera
- Gautena
- Eusko Jaurlaritza
- Kaiku
- Keler
- Kristau Eskola
- Laboral Kutxa
- Mugaritz
- Onkologikoa
- Opegi
- Oro Bilbao
- Real Sociedad
- Rezink
- SAPA
- Saunier Duval
- Tecnalia
- Topa Sukalderia